El emprendimiento femenino está estrechamente relacionado con el desarrollo de habilidades digitales y financieras. Conocer los diferentes métodos de pago, sus comisiones y sus riesgos ayuda a gestionar mejor el dinero, tanto en los negocios como en plataformas de entretenimiento que utilizan métodos de pago para casinos online.
BARRURA BEGIRA
Meditazioari buruzko informazioa, baliabideak eta formakuntza
“Nork bere burua behar bezala bilatzen duenean, azkenean mundua aurkitzen du”.
Pablor d’Ors
Irudia: Evgeni Tcherkasski

Kaixo, Eneritz Muguruza naiz. Bizitza ulertu nahian izarrei begira jarri nintzen, unibertsoaren legeak ezagutzeak haren sekretuak erakutsiko zizkidalakoan. Konturatu nintzen, ordea, kanpora begiratzen zenbait kontu garrantzitsu ez nituela aintzat hartzen, hala nola emozioak, harremanak, pentsamenduak. Pixkanaka, haizeak iparrorratza nola, begiradaren norantza itzuli nuen. Orain barrurantz dut fokua, barrura begira kanpoko unibertsoa ere ezagutuko dudalakoan.
Zer da BARRURA BEGIRA?
Barrura Begira arreta era adeitsua zeure baitara bideratzeko gonbita da.
Hamaika era daude barrura begiratzeko, izan bidaiatzea, mugimendua, terapia, ahotsa, filosofia… Nik isiltasunaren eta kontzientziaren bidea partekatu nahi dut zurekin: MEDITAZIOA.
Horretarako hainbat gauza eskainiko dizkizut:
Zertarako meditatu?
Egun, kanpora begira bizi gara hein handi batean: familia betebeharrak, lana, aisia… eta non geratzen dira gure beharrak, emozioak eta barruko ahotsa? Barrura begiratzeak lagunduko digu:
EZAGUTU

Zeure burua ezagutu eta argitasunez ikusteko.
OREKA

Emozioekin harreman osasuntsuagoa izateko.
ENTZUN

Zure eta besteen beharrak benetan entzuteko.
HARREMANAK

Besteekin era zintzoagoan konektatzeko.
IKUSPEGIA

Zure burutik harago ikusi eta bizitzarekin konektatzeko.
ASKATASUNA

Zure joerak eta erreakzioak ezagutu, eta bide berriak zabaltzeko.
Barruranzko bidaian murgiltzeko prest?



