
FORMAKUNTZA
Meditatu taldean
Meditazioa banakako ariketa den arren, taldean egiteak praktika indartzen du.
Isiltasuna partekatu
Besteekin biltzeak gure praktika bultzatzen du eta taldean meditatzeak energia berezia sortzen du. Taldean zaude, isilik, besteari ezer esan beharrik gabe; nor bere baitara bilduta. Harreman intimoa eratzen da, ederra.
Elkarrengandik ikasi
Meditatzean dugun esperientzia pertsonala besteekin partekatuta, elkarrengandik ikasten dugu; beste batzuek ere gureen antzeko bizipenak dituztela konturatzen gara: lorpen zein zailtasun.
MSC programa
Mindful Self-Compassion (MSC) programa mindfulnessean oinarritutako programa estandarizatua da, norbere buruarekiko errukia garatzeko diseinatua.
